943 86 14 74 | 688 77 26 88 info@clinicadentalzumaia.com

ortodontzia

Hortz-haginen garapenean alterazioak, arkuen forma eta masailezurren posizioa aztertzeaz, prebenitzeaz eta zuzentzeaz arduratzen da ortodontzia, ahoaren eta aurpegiaren oreka berrezartzeko.

Helduetan alienatzaile ikusezinak edo bracket autoligatuak erabiltzen ditugu. Azken hauek Damon sistema jarraitzen dute.

HAURRENTZAKO ORTOPEDIA/ORTODONTZIA INTERTZEPTIBOA

Ortopediak masailezurren eta aurpegiaren hazkundea gidatzen du, arazo eskeletikoak zuzenduz, hala nola ahosabai estua, hortzen konpentsazioak, mandibula uzkurtuaren edo aurreratuaren posizioa… eta ahozko jarrera egokian eta lekuen zuzenketan laguntzen du. Oso garrantzitsua da ondoren mihia birgaitzea eta mastekatzea.

LERROKATZAILE IKUSEZINAK

Alienatzaile ikusezinak ohiko bracket metalikoen alternatiba dira. Ferula gardenak dira, erauzgarriak eta ia ikusezinak. Denbora guztian daude ahotan, bazkaltzeko momentuan izan ezik.

Erauzgarriak badira, hortzetako higiene oso ona izan dezakegu. Horrela, hortzoien osasun handia bermatzen da tratamenduan zehar.

Alienatzaile hauek guztiz pertsonalizatuak dira, 3D teknologiarekin eta hortz-inprimagailuekin eginak daude. Goi-teknologiako software baten bidez, hasiera-hasieratik jakin dezakegu tratamenduak zer bilakaera izan duen, eta kasuaren azken ebazpenaren gutxi gorabeherako ideia bat egin dezakegu.

Arrazoi pertsonalengatik edo lanagatik bracket-ik jarri nahi ez duten heldu askorentzat tratamendu honek irribarre polit bat erosoago gozatzeko aukera ematen die.

BRACKET METALIKOAK

Hortzak azkarrago eta erosoago lerrokatzeko, bracket autoligatuekin egindako tratamenduak eskaintzen ditugu. Bracket tradizionalekin alderatuta, marruskadura eta tratamendu-denbora murrizten dituen aukera berritzailea da.

Prozesua hasteko, pazientearen hortz-egitura eta hozka zehatz-mehatz aztertzen dira, eta ortodontzia-plan pertsonalizatu bat diseinatzeko aukera ematen du. Bracket konbentzionalek ez bezala, autoligatuek ez dute lotura elastikorik behar, eta horrek erraztu egiten du hortzak presio gutxiagorekin eta erosoago mugitzea.

Sistema aurreratu horri esker, ortodontzista ez da hain maiz bisitatzen, eta ahoko higienea errazagoa da, ez baita plaka pilatzen loturen inguruan.