ODONTOPEDIATRIA
Odontologiaren adarra da, eta haurrak tratatzeaz arduratzen da. Jaiotzatik sei urte bete arte behin-behineko hortzak zaintzen ditu eta adin horretatik aurrera behin betiko hortzeriaren hasiera kontrolatzen du.
Zumaia Hortz Klinika Eusko Jaurlaritzaren PADI programaren parte gara. Programa honek 6 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei eskaintzen die estaldura. Beraz, hortz-hagin onak eta aho-osasuneko ohitura egokiak garatzeko adin-tarte erabakigarria hartzen du.
