943 86 14 74 | 688 77 26 88 info@clinicadentalzumaia.com

ODONTOLOGIA KONTSERBATZAILEA

Hortzak zaintzen dituzten tratamenduetan jartzen da arreta, kaltetutako piezak atera ez daitezen.

Espezialitate honetako prozedurarik ohikoenak buxadurak eta endodontziak dira.

Buxadura txantxarraren eraginez kaltetua izan den hortz baten zatia leheneratzeko egiten da. Txantxarrak kaltetutako hortz-zatia oso zabala denean, inkrustazio izeneko pieza batzuekin leheneratzen da. Pieza horiek hortz-laborategi batean eginda daude. Odontologoaren lana, kasu honetan, ahoan itsastea da.

Txantxarra nerbioa ukitzera iristen denean, endodotzia egin beharko dugu, hau da, kamerako mamia eta erradikularra kendu, eta ondoren hortzaren barrualdea garbitu eta zigilatu.