
HORTZ-ESTETIKA
Ezagutu itzazu gure Zumaiako hortzetako estetika tratamenduak eta erakutsi beti desiratu duzun irribarrea. Irribarre erakargarri bat da zure aurkezpenik onena, eta hortz harmoniatsu eta natural batek autoestimua indartzen du, eta horrek ongizate emozionalean ere eragiten du.
HORTZAK ZURITZEA
Tratamendu estetiko bat da, hortzen jatorrizko kolorea hainbat tonu argitzeko aukera ematen duena, itxura zuriagoa eta distiratsuagoa izan dezaten. Ezaugarri zuritzaileak dituen gel bati esker gertatzen da hori. Gel hori hortzaren barne-geruzan sartzen da, argiagoa izan dadin.
Gure klinikan tratamendua anbulatorioa da. Goiko ferula bat eta beheko beste bat egiten dira, guztiz pertsonalizatuak, eta horien barruan jalkitzen da goian deskribatutako gela. Gaixoek egunean hiru orduz erabili behar dituzte ferula horiek, gutxienez bi astetik hilabetera.

KARILLAK
Irribarre perfektua lortzeko emaitza bikainak eskaintzen dituen soluzio estetikoa da.
Karilla xafla fina da, hortzen kanpoaldean itsasten dena, eta aukera ematen digu horien forma eta kolorea azkar aldatzeko. Normalean, tratamendu hau bi edo hiru saiotan egiten da. Gainera, ez du minik ematen.
Bi materialekoa izan daiteke: konpositea edo portzelana.
Konpositezko karilak merkeagoak dira portzelanazkoak baino, baina gutxiago irauten dute. Normalean, bost urteren buruan konpondu behar izaten dira lehenak; bigarrenen iraunkortasuna, berriz, hurrengo urteetara irits daiteke.